Errealitate birtualaren bidez 1850eko hirira atzera egiteko ibilbide gidatua da, Erdi Aroko hiriguneko kaleak zeharkatzen dituena. Bisitan, bada, garai hartako elementu eta eraikuntza nabarmenak ikus daitezke; hala nola, Erdi Aroko hirigunera sartzeko atariak, San Frantziskoren antzinako komentua edota eraikitze-prozesu bete-betean zegoen San Bizente dorrea.
Informazio gehiago
- Bisitaren iraupena: 1 h 30 min.
- Prezioa: 7 € pertsonako. 12 urtetik beherakoak doan (sarrera erreserbatuta).
- Heldu bakoitzak (18 urtetik gorakoak), gehienez ere, 2 adingaberekin joan ahal izango du.
- Hizkuntzak: euskara. Bisita hau euskaraz ere egin daiteke: Visita guiada "Experiencia 3D - Vitoria 1850",
- Topalekua: turismo-bulegoa (Espainia plaza, 1).
- Irisgarritasuna: kontsultatu turismo-bulegoan.
- Bisita gidatuak egiteko, COVID protokolo bat dago, bertaratutako guztiek jarraitu beharrekoa.
Plaza guztiak beteta badaude, jarri harremanetan telefonoz Turismo Bulegoarekin.
Harremanetarako
Baldintzak
- Gutxieneko inskripzio-kopurura iristen ez diren bisitak bertan behera geratu ahalko dira 24 ordu lehenago.
- Sarrerak ezingo dira ez trukatu ez aldatu.
- Bisita bat bertan behera uztea izango da dagokion zenbatekoa itzultzeko arrazoi bakarra.